Elkartegien sarea handitu gura du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, asmo horretan, Gernika-Lumon ere Elkartegia egiteko asmoa agertu zuen. Hain zuzen, azpiegituren eskaintza handitzeko jardueren baitan jaso zuen Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegiturak sozietate publikoak Gernika-Lumoko Malta eta Daliako (JYPSA) lursailak egokitzen hastea.
Mahai-tresneria fabrikatzen zuen Cruz de Malta enpresaren instalazio zaharrak eraisteko obrak hasi ditu, eta Intxausti eta Lezama Demoliciones enpresek sortutako aldi baterako enpresa elkarteari adjudikatu dio obra hori. Berau burutzeko, hiru hilabeteko epea eta 298.275,33 euroko aurrekontua du.
Aldundiaren jarduera horrek, Busturialdeari Elkartegien sareagaz bat egiteko bidea zabalduko dio, eta Startup ekimenak zein motore legez aritu daitezkeen indutria proiektuak hartu ahal izango ditu. Ekintzailetza eta gizarte berrikuntzako proiektuek ere bere lekua lukete Gernika-Lumoko Elkartegian.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.