Euskadi eta Bizkaiko gizon proba txapelketa hartuko du Nabarnizek asteburuan
Nabarnizek hitzordu berezia izango du asteburu honetan; izan ere, Gizon proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketa hartuko du zapatu-domekan. Nabarnizko herri kirolen taldeak antolatu ditu aipatu probak, eta Nabarnizko Udalaren eta Bizkaiko Herri Kirolen Federakundearen babesa izan du horretarako.
Hain zuzen, zapatuan 21:00etan hasiko dute norgehiagoka Busturialdeko herri horretan. Hain justu, hiru parte hartzaile izango dira egun horretan, eta beste hiru hurrengo egunean. Erandioko Urko Real Asuak (85 kilo baino gutxiagokoa), Arzeniegako (Araba) Jose Angel Ikazak eta Loiuko Aitor de la Concepcionek neurtuko dituzte, hain zuzen ere, beraien indarrak zapatuko zitan.
Domekan, berriz, Gernika-Lumoko Mikrel Alzolak ( 85 kilo baino gutxiagokoa), Derioko Iñigo Aurrekoetxeak (85 kilo baino gutxiagokoa), Barakaldoko Oskar Perezek eta Erandioko Gorka de la Concepcionek parte hartuko dute. Domekan, 17:00etan hasiko dituzte gizon probok.