Barikuan (azaroak 21) joko du kontzertua boskote bizkaitarrak. Hain zuzen, 21:00ak aldera hasiko da musika emanaldia alkarteak Errigoitiko Eleizalde auzoan daukan txokoan. Bost eurotan salduko dituzte sarrerak.
Kherau musika taldeak doinu tradizionalak eta modernoak batzen ditu, follk doinuetan oinarrituz. Bizkaitarrek bi diska kaleratu dituzte dagoeneko: Munduan Ortozik (Baga-Biga, 2010) eta AUKHERA (Gaua Records, 2014). Taldekideek aurten grabatutako diska aurkeztuko dute Errigoitin. Hala, ikuskizun eder bategaz gozatzeko aukera izango dute bildutakoek.