Komite Internazionalistak, Boltxe Kolektiboak, Sare Antifaxistak, Askapenak, Ernaik, Uribarritzenek eta EH Donbass Komiteak antolatuta,
Inperialismoa Ukranian eta herri erresistentzia Donbassekin berbaldia emango dute Astran, barikuan (azaroak 21). Hain zuzen, Ukraniako Donbass herrialdeko borroken zergaitiaz ariko dira bildutakoak. Berbaldia 19:45ean hasiko da, eta Asier Blas EHUko irakaslea eta politologoa izango da hizlaria.
Bestalde, gaiagaz lotutako argazki erakusketa ere izango da ikusgai Astran, azaroaren 30ean.