11 orduko irakurraldian parte hartzera deitu dituzte herritarrak
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, 11 orduko irakurraldia egingo dute, beste urte batez, abenduaren 3an, Gernika-Lumon. Aurrekoetan bezala, oraingoan ere, herriko ikastola eta ikastetxe ezberdinetakoek parte hartuko dute irakurraldian, eta, horiekin batera izango dira, besteak beste, udaleko langile eta zinegotziak, komunikabide ezberdinetako langileak, elkarte edota erakundeetako kideak… Hala ere, norbanakoek ere, izango dute 11 orduko irakurraldi horretan irakurtzerik. Horregatik, herritar horiei dei egin die Berbalagunekoek bertan parte hartzeko.
Aurton, Julen Gabiria idazlearen Han goitik itsasoa ikusten da liburua izango dute irakurgai parte hartzaileek Gernika-Lumoko Elai Alai areto txikian, 09:00etatik 20:00etara. Gainera, aurton, Julen Gabiria idazlea bera ere Elai Alai areto txikian egongo da, liburuko azken orriak irakurriz, ekitaldiari amaiera emateko.
Kopaua guztientzat
Halaber, irakurraldia bukatuta, parte hartzaile guztientzako kopaua izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Parte hartu nahi duenak liburutegira, udaleko Euskara Zerbitzura edota Berbalagunera jo beharko du izena emateko eta irakurri beharreko orriak zehazteko.