Seber Altube auditorioko eskola zaharretara –Gaztetxea zena– sartu dira lapurrak goizaldean, eta iturgintzako hainbat gauza apurtu eta eraman dituzte: iturriak, hodiak… Horrek ur isuri handia sortu duela esan du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok, hainbat kalte sortuz. Eskola barruan ura pilatu da, eta behean dauden Pasealekuko arkupeetara ura erortzen hasi da.
Jubilatuek eta Elai-Alai dantzari taldeak erabiltzen duten lokalean ere kalte materialak sortu dira. Entseatzeko guneaz gain, erropak gordetzen dituzten tarteko solairura ere sartu da ura, eta armario batzuetara ere ura sartu da. Arropak handik atera behar izan dituztela esan dute Elai-Alaiko kideek.
Gorroñok esan legez, udaletxeko teknikariek txostena egingo dute orain.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.