Adierazpen poetiko guztien garrantzia azpimarratu eta herritarrei batere ohikoak ez zaizkien adierazpide artistikoetara hurbiltzea. Hori da, hain zuzen, Mugitu mundua, Mueve el mundo, El Tejedor en… erakusketaren xedea. Hori da Ex!poesiak –Euskadiko poesia esperimentalaren biurtekoa– 2014an utzi duen emaitza. Bizkaiko Foru Aldundiak eta zeinbait udalerrik sustatuta, laugarren edizioa dakar egitasmo artistikoak. Martxoan egin zuten aurkezpena, Basaurin ipini zuten erakusten lehenengo, eta azken aurreko geltokia du Gernika-Lumo.
Diziplina anitzeko erakusketa da Gernika-Lumoko kultur etxeak orain hartu duena, eta zenbait korronte artistikoren sortzaileentzako bozgorailu ere bada, «gizakion istorietarako euskarri bat», erakusketaren bultzatzaileek azaldu dutenez.
Bost antologia egilek parte hartu dute erakusketan, 19 poetak, eta arte plastikoaren diziplinan lan egiten duten 19 artistak. Leku eta kultura anitzekoak dira, gainera: Euskal Herrikoak, Espainiakoak, Europakoak edota Amerikako Estatu Batuetakoak.
Bisita eta ekintza poetikoa
Azaroaren 29ra bitartean Gernika-Lumoko Kultur Etxearen erakusketa gelan ikusgai egongo den laginak 15 poesia testu, 18 artelan plastiko, 3 eskultura eta bideo-elkarrizketak ematen dituzten 3 pantaila biltzen ditu.
Erakusketaren azken egunean, hilaren 29an, bisita gidatua eta ekintza poetikoa egingo dituzte, 18:00etan, Jon And
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.