2015eko udal hauteskundeetan Mria Uribe izango da Gernika-Lumoko EAJren alkategaia. Hala jakinarazi dute jeltzaleek, ohar bidez. Erabakia duela hiru hilabete hasitako hausnarketa prozesu baten ondorioz hartu dute. Jakinarazi dutenez, prozesu horretan EAJko afiliatuek, herritarrek zein herriko eragileek parte hartu dute. Eragileei dagokionez, merkatariak, hostalariak, gazteek, adinekoek, kirol eta kultura munduetako ordezkariek, enpresariek eta langileek parte hartu dute, besteak beste.
Parte hartzaileen iritziak kontuan hartu ostean, EAJren udal batzordeak 47 urteko emakumearen aldeko hautua egin du. Deustuko unibertsitatean zuzenbide ikasketak egin zituen gernikarrak. Lan Munduari dagokionez, bestalde, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuan, eta Bizkaiko Foru Aldundian aritu izan da. Duela hamar urtetik, Aldundiko Ingurumen Saileko zuzendaria da Uribe.