Ikurrina altxatu zuten Eriabarrenan
Ikurrinari omenaldia egin zioten gernikarrek barikuan, Eriabarrenan. Udaletxean Espainiako bandera jartzeko agindua inposiziotzat hartu du udalbatzan, eta horren aurkako sentimendua erakusten duen adierazpen instituzionala onartu dute. Hala, besteak beste, udaletxe sarreran honako hau dioen plaka jartzea erabaki dute: «Udaletxe honen jabe diran Gernika-Lumoko herritarron gehiengoaren borondatearen aurka inposatutako ikur arrotzen presentzia salatu gura dau plaka honek. Geurea ikurriña! Gora Euskal Herria Askatuta!»