Joan den zapatuan, Gernika-Lumoko iheslarien aldeko elkartasun egunean parte hartu zuten herritarrek sorpresa ederra hartu zuten. 42 urteren ostean, Faustino Villanueva Txapu herrikideekin batzeko aukera izan zuen. 1972 egin behar izan zuen alde, eta deserritik bueltatu zen lehenengoz, asteburuan. Hala, Gernika-Lumoko biztanleen babesa jaso zuzen. Jakinarazi dutenez, “egun hunkigarria” izan zen.
13:00ak aldera bertoko biztanleek harrera egin zioten Villanuevari, Merkurio iturriaren ondoan. Bildutakoek txalo artean hartu zuten gernikarra. Iheslari ohiak berba hartu zuen, bildutakoei eskerrak emanez.
Bazkalostean ere giro ederra izan zen. Besteak beste, bertsolariak eta kantaldia izan ziren. Villanuevak zenbait opari ere jaso zituen bazkalostean.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.