
Parte hartze prozesuaren aurkezpenaren momentu bat
Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, bihar (ekainaren 5a)
Lokaleku parte hartze prozesuaren batzar berri bat egingo dute bermeotarrek. Aurreko saioatean bezala, udalaren asmoa gazteak, auzokideak eta jabeak batzea da, lokalen bizikidetza gida sortu ahal izateko. 19:00etan egingo dute batzarra, kultur etxean, 19:00etan.
Udalak gogoratu duenez, parte hartze prozesuaren helburua da gazteen lokalek sortu ditzaketen arazoak ekiditea, guztion artean irtenbide egoki bat aurkituz. Interesa dute pertsona guztiei prozesuan parte hartzeko deia egin die udalak.