Kaltetutako kaleak konpontzen dabiltza Bermeon
Herrian kaltetuta dauden kaleak konpontzeari ekin dio Bermeoko Udalak; hala, horietan dauden zuloak estaltzen ez ezik, bere garaian behin-behineko irtenbidea emandako guneak asfaltatzen dabil egunotan. Lan horiek bukatuta, zebrabideak birpasatuko ditu, eta horregaz batera, seinalaztapen horizontaleko marra horiak eta edukiontziak dauden guneetako marrak margoztuko ditu. Besteak beste, Adubidxe, Trake, Santamañe, Txibitxaga, Almike bidea, Erreñezubi, Bizkaiko Jaurerria, Tonpoi bidea, Arresi, Zubiaur tar Kepa eta Matxitxako bidea ari dira asfaltatzen