Hainbat ekintza dakartzate astebururako ‘Kirolari ateak zabalik’ jardunaldiek
Aurreko urteetan legez, aurten ere, Kirolari ateak zabalik jardunaldiak egingo dituzte Busturialdeko zenbait herritan. Asteburuan, beraz, ez dute aspertzeko astirik izango bertoko herritarrek.
Bermeon, esaterako, arte martzialez, dantzez eta eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da, horietarako egokitutako guneak ezarriko baitituzte zapatuan. Egun berean, gainera, Eskolarteko X. Olinpiadak jokatuko dituzte Talan. Hala, «kirola integratzeko eta hezteko tresna, erreminta osasungarria eta pizgarria» dela iritzita, herritar guztiak gonbidatu ditu Bermeoko Udalak ekintza horietan parte hartzera.
Gernika-Lumok, berriz, Duatloi Txiki hartuko du domekan beste urte batez, eta, guztira, 300 bat ume izango dira parte hartuko dutenak. Urbietan, bestetik, errugbia ezagutzeko jarduerak egingo dituzte egun berean.
Mundakan, bestalde, egitarau zabala dute prest zapatu-domekarako, eskubaloian, saskibaloian, futbolean, arraunean, surfean, eskupilotan, eskaladan, tenisean, hockeyean, krossean eta kayak surfean aritzeko aukera izango baita. Zapatuan surfeko hastapena egin nahi duenak, hala ere, aurretiaz izena eman beharko duela gogorarazi du Mundakako Udalak, info@mundakakosurftaldea.com helbidera mezua bidalita.
EGITARAUA
Bermeo
Ekainak 7.
– 10:00etatik aurrera, Eskolarteko X. Olinpiada, Talan: pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa, altuera jauziak eta luzera jauziak, besteak beste.
– 11:00etatik 13:00etara, eskubaloi gunea, Nardiz tar Gonzalo enparantzan: neska eta mutilen arteko partiduak.
– 11:30etik 13:00etara, arte martzialen gunea, Lamerako kioskoan: saio irekiak.
– 12:00etatik 14:00etara, dantzen gunea, Lameran: dantza modernoa eta gimnasia erritmikoa, saio zuzenduak eta erakustaldiak.
Gernika-lumo
Ekainak 8.
– 10:00etatik 12:00etara, errugbia ezagutzeko hainbat jarduera egingo dituzte Urbieta kiroldegian, Gernika Rugby taldeak antolatuta.
– 12:00etatik aurrera, Duatloi Txiki, Merkurio Iturriaren inguruan.
Mundaka
Ekainak 7a.
– 09:30ean, saskibaloiko partidu laburrak helduen artean, Islakale kiroldegian.
– 10:00etan, hockey-eko partidu laburrak helduen artean, Islakale kiroldegian.
– 10:00etatik aurrera, makina aerobikoak (txirrinduak eta ergometroak), plazan.
– 10:30ean, tenis-eko partidu laburrak helduen artean, Islakale kiroldegian.
– 11:30ean, Udal Futbol eskolaren eta Artziniegako futbol eskolen arteko partidua, Islakale kiroldegian.
– 12:30ean, eskupilotako jokoak, frontoian.
– 17:00etan, arraunketaren hastapena Laidatxun.
– 17:00etan, errokodromoan igoerak, Laidatxun.
– 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19:00etara, surfaren hastapena, Surf Taldearen elkartearen aurrean, portuan.
Ekainak 8.
– 11:00etan, Kayak-en hastapena, Laidatxun.
– 11:00etan, eskubaloiko partiduak, umeen artean, Islakale kiroldegian.
– 12:00etan, eskubaloiko partiduak, gazte eta helduen artean, Islakale kiroldegian.
– 17:00etan, arraunketaren hastapena, Laidatxun.
– 13:30ean, herri krossa, Mundakako plazatik abiatuta.