
IV. SKA EGUNA
Zapatuan ospatuko dute Gernika-Lumon Ska Eguna, eta jaia antolatzen duten laugarren urtea izango da. Ska musikaren inguruko mugimenduak Gernika-Lumoko gazteen artean interesa piztu du azken urteetan, eta aurreko Ska Egunen balorazio ona egin dute antolatzaileek. Gernika-Lumoko Ska Eguna Euskal Herri mailan erreferente izatea nahi dute antolatzaileek, eta jai egun horrek egutegian bere lekua egin dezala. Horretarako, urterik urtera jauzi kualitatiboa eman, eta egun osoko egitarau osotua dakar aurten Gernika-Lumoko Ska Egunak.
Poteo mundiala Rudelorrinsen eskutik, Lutxo Perezen Catarsis Rocksteady liburuaren aurkezpena, bazkaria… Eta, zelan ez, kontzertuak. Eskaintza zabala dakar zapatuko Ska Egunak Gernika-Lumora.
Egitaraua
BARIKUAN:
- 22:30. Massive Sounds, Zeppelin tabernan.
ZAPATUAN:
- 12:30. Rudelorrins poteo mundiala, Ospa tabernatik.
- 14:30. Bazkaria Astan. Txartelak salgai daude Ospa eta Zeppelin tabernatan, eta Astran.
- 17:30. Catarsis Rocksteady liburua aurkeztuko du Lutxo Perez kazetariak.
- 19:00. Rudelorrins poteo mundiala, Zeppelin tabernatik.
- 22:00. Kontzertuak Astran: Smooth Beans eta Akatz. Sarrera: 5 euro.
- Kontzertuen ostean, Dr. Baltz, Ospa tabernan.