Ekainaren 12ra arte eman daiteke izena Bermeoko Udal musika eskolan
Bermeoko Udal Musika Eskolan parte hartu gura duenak ekainaren 12ra arte du izena emateko aukera. Musika Eskolakoek musika «sentitu, bizi eta gozatzeko» gonbidapena luzatu die herritarrei.
Lau urtetik aurrera lehen zikloan matrikula daitezke umeak; hori egiten dutenek «kantua ardatz hartuta, musikara hurbilduko dira». Sei urtekoek, bestalde, instrumendu tailerrean parte hartu ahalko dute, eta bigarren ziklokoek musika ikasi ahalko dute, bakarka zein taldean.
Hainbat dira Bermeoko Udal Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentu ikasketak: tronpeta, bonbardino, klarinetea, flauta, saxofoia, txistua, alboka, silbotea, akordeoia, trikitixa, panderoa, gitarra, piano, biolina, bateria eta beste hainbat. Gainera, hizkuntza musika eta koroa ere badituzte aukeran ikasleek.