
Zapatuan (hilarn 7a) ehun txori kantari baino gehiago batuko ditu Gernika-Lumoko lehiaketak. Aurten seigarrenez antolatu dute txori kantarien lehiaketa. Ohi legez, kardantzoriak, txokak, kardantxori mistoak eta txoka mistoak aurkez daitezke lehiaketara. Urbieta kiroldegiaren inguruan egingo dute lehiaketa, 09:00etan hasita.
Urtero legez,
Txori Lagunak elkarteak antolatu du lehiaketa. Epaileek txori txikien kantuak eta doinuak puntuatuko dituzte. Gernika-Lumon lortutako puntuaketa baliagarria izango da Bizkaiko Txapelketarako sailkatu ahal izateko.