
Umeak iaz, duatloi txikian
Gernika-Lumoko Duatloi Txikian parte hartzeko izena eman dute 300 umek. Domekan, 12:00etan hasiko da lasterketa; parte hartzen lehenak 2007an jaiotaakoak izango dira, eta 2000. urtean jaio direnak izango dira azkenak. Parte hartzaile guztiek janari-poltsa bat eta kamiseta bat hartuko dute.
Urbietan errugbia
Egun berean, erugbia gertutik ezagutzeko aukera izango dute umeek, “kirolari ateak zabalik” programaren barruan. Gernika Rugby taldeak antolatuta, 10:00etatik 12:00etara errugbia ezagutzeko hainbat jarduera egingo dituzte Urbieta kiroldegian, eta adin guztietako gernikarrei zuzenduta daude.