Santa Anatik Urbietara egingo dute pasabidea
Trenbidea goitik zeharkatuz, Santa Ana parkinetik Urbietarainoko pasabidea egiteko obrak datorren astean hasiko ditu Udalak. Abenduan adjudikatu zuten obra, eta beharrezko baimenak eman arte itxaron behar izan du udalak lanak hasteko. Guztira, 519.719,88 euroko aurrekontua izango du Gernika-Lumoko Udalak horretarako, eta zimentazio berezia behar izango duela zehaztu du Gernika-Lumoko alkateak. “mikropiloteak ipiniko dituzte, eta horiek zepoz segurtatuko dituzte ondoren”, esan du Jose Mari Gorroñok. Argiztapenerako LED argiak erabiliko dituzte, eta Urbietatik pasabidea argiztatuko duen foko bat ere ipiniko dute.
Zabaleran 3 metro izango ditru pasabideak, eta errepidea oinarri hartuta, sei metro eta erdiko altuera izango du. Urbieta ondoan bidea egingo du Gernika-Lumoko Udalak, errekaren izkinatik doan errepidearekin lotuko duena. Hala ere, futbol zelaietatik ere sarbidea izango dela jakinarazi dute.
Lanak urrirako amaitu gura dituzte