Ander Lipus aktore markinarrak Publikori Gorroto lana antzeztuko du Gernika-Lumoko Trinkete Antitxokoan, formatu txikiko antzerki zikloaren barruan. Lipus aktore nagusia izango da, baina Iñaki Ziarrustaren eta Miren Tirapuren laguntza izango du taula gainean. Gaur (maiatzak 30) izango da antzerkia, 21:30etik aurrera.