Pasealekuko obrak
Komun barruak hustu dituzte, eta estalkian forjatu berria ipini dute. Hormigoia bota dute eta, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok esan duenez, Pasealekuaren zoru zati hori segurua da orain.
Obrak, gainera, gunearen banaketa ezberdin bat egiteko aprobetxatuko dituzte. Hala, andrazkoen gunean hiru komun egingo dituzte, eta gizonezkoen gunean komun bat eta hiru pixatoki. Halaber, elbarrientzat egokitutako komuna eta umeei pixoihalak aldatzeko gelak ere atonduko dituzte.