Domekan, Gernika-Lumok milaka eta milaka lagun hartuko ditu Bizkaiko Ikastolen aldeko jaian. Ibilaldia gertu dago eta euskara zaleak zein antolatzaileak egun handia heltzeko irrikitan daude. Aurtengo Ibilaldiak eskualde mailako izaera daukala eta,
Euskararen Bihozfera lelopean ospatuko dute jai eguna Gernika-Lumora bertaratutakoek.
Lau gunetan banatuta, hainbat jarduera izango dira aukeran, domekan. Musika, antzerkia, umeentzako jolasak, dantza, bertsolariak eta artisauen txokoa izango dira besteak beste.
Ibilaldi egunera bertaratzeko, bestalde, Euskotrenek Bilbo-Eibar, Bilbo Gernika, eta Gernika Bermeo lineetako tren zerbitzua indartuko du. Egun horretarako txartel berezi bat kaleratuko dutela iragarri dute.
Ibilaldi ospatu aurretiko azken egunetan, gernikarrak herria atontzen ari dira, Ibilaldirako guztia prest egon dadin. Eszenatokiak muntatu dituzte dagoeneko, baina azken prestaketa lanak egitea falta da guztia prest egon dadin.