Bermeoko herritarrek barre algaraka lehertzeko aukera izango dute, zapatuan. Udalak jakinarazi duenez, Ernesto Sevilla umoristaren bakarrizketa saio barregarria hartuko du Kafe Antzokiak, 21:30etik aurrera.
Interesatuek aldez aurretik edo egunean bertan eros ditzakete sarrerak. Txartela aldez aurretik erosten dutenek, baina, gainontzekoek baino 2 euro gutxiago ordainduko dituzte; hain justu, 13 euro.
Sevilla Albaceteko (Gaztela Mantxa; Espainia) umorista garrantzitsuenetako bat da. Antzerkian, telebistan eta zineman ere egin du lan azken urteetan arrakasta lortu ostean.