Astra ondoko lurzorua
Lurrak deskontaminaatu ostean, gauza bera egin du udalak lur azpiko urarekin; hala, deskontaminatzeko lanak amaituta, asfaltatu egin dute Astra ondoko lurzorua. Aparkalekua zabaldu egingo dute domekarako –Ibilaldia egunerako–; baina barriro zarratuko dute astelehenean, zorua margoztu ahal izateko. Oraingoz aparkalekua izango da gune hori, eta, guztira, 246 autorentzako lekua izango dela zehaztu du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok.
Astrako lurzoru osoa –13.700 metro koadro– kutsaduraz garbitzeko 323.357,35 euroko aurrekontua izan du Udalak. Behin egin beharrekoak amaituta direla jakinarazioko dio udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Izan ere, Astrako gune horretan energia berriztagarriekin lotutako ikasketak emango dituen goi mailako zentroa egitea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak.