Cross Country lasterketa egingo dute zapatuan Arratzun
Eliteko edo profesionalen mailan Txomin Arana ereñoztarra egongo da. Nagusien B mailan Lander eta Igor Gomez bermeotar anaiak lehiatuko dira. Junior E1 kategorian Oier Lavin ibarrangelutarra eta Unai Rementeria lekeitiarra arituko dira. Junior E2an, ostera, Munitibarreko Iker Mintegia, Mendatako Jon Kepa Jauregi eta Lekeitioko Jokin Aldamizetxebarria lehiatuko dira.
Goizean 11:30etatik 13:30etara Arratzuko Loiola auzoan batuko dira egiaztaketak egiteko. Bazkalostean indarberritu ostean 15:00etan errekonozimendu buelta egingo dute. Ondoren 16:00an hasiko da lasterketa. Bi orduko proba izango da, herriko landa eta baso-bideetan zehar. Landa eta baso bideetatik ibiliko dira partehartzaileak. Sari banaketa 19:30tan izango da.