Astra Txiki lan taldeko kideak, eraikinaren kanpoaldeko terraza atontzeko lanak egin behar zituzten joan den asteburuan, baina eguraldi txarra zela eta, deialdia bertan behera utzi zuten. Hala, barikuan (hilaren 30a) jarri dute hitzordu berria, 17:30ean.
Deitzaileek azaldu dutenez, gurpilak margotuko dituzte, bankuak egingo dituzte eta txabola txiki bat ere eraikiko dute. Guztia, hori bai, berrerabilitako materiala erabiliz. Astra Txikiko kideek parte hartzeko deia egin diete bertoko ume eta gurasoei.