Ingurumenaren Mundu Mailako eguna dela eta, Busturiko Biodibertsitate Zentroak lurraren berotzeak Kantauri itsasoan eta Euskal Herriko kostaldean duen eraginari buruzko argazki lehiaketa bat antolatu du.
Bertan, nahi duten guztiek parte hartu dezakete, eta hiru argazki mota aurkeztu ditzakete argazkilariek. Alde batetik, neguko itsas denboraleek eragin dituen kalteen argazkiak aurkez daitezke. Bestalde, lurraren berotzearen ondorioak islatzen dituzten argazkiak ere atera ditzakete interesatuek. Amaitzeko, Ekainaren 7an eta 8an Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzetan ateratako argazkiak aurkez daitezke.
Argazkiak aurkezteko epea, ekainaren 13an amaituko da. Interesatuek zenbait baldintza bete behar dituzte argazkiak aurkezteko. Baldintza eta oinarri guztiak
Madariaga Dorretxearen webgunean daude. Argazkilariek bosna argazki aurkeztu ditzakete.