Lanpostu publikoak sortzeko prozesua ez oztopatzeko eskatu du Busturialdeko Ur Partzuergoak
https://www.youtube.com/watch?v=nGhhmu4-Hpw
saneamendu azpiegituren leheneratze prozesua trabatzeko ahalegin etengabea nabaria da; forma edo prozedura akats bat aurkitzeko ahalegin betea egiten ari dira zenbait sektore”.Bestalde, gertaera are larriago baten berri ere eman dute partzuergoko ordezkariek. Duela hiru aste partzurgoak lanpostu publikoak sortzeko oposaketak abiarazi zituen. Azterketan dena irten zen ondo, baina aurreko egunetan mugimendu salagarriak izan ziren. Aquarbeko (lehengo Aquagest) zenbait langile eskualdeko erakundeagaz jarri ziren harremanetan, zenbait zalantza zituztelako. Langileek esan zietenez, oposaketetara ez aurkeztea pentsatzen zebiltzan Aquarbeko hamahiru langileak, enpresak hala aholkatu zielako. Plaza lortuz gero ere, lanpostua ez onartzeko eskaera egin zien enpresak, berandu baino lehenago oposaketak baliogabetzea aurreikusten zutelako. Arriolak nabarmendu duenez, enpresaren jarrera “arduragabea eta salagarria” izan da, langileak nahastea eta beldurtzea baitzen haren helburua. Interes ekonomiko, poltiko edo dena delakoen mesedetan, hamahiru langileren etorkizunagaz jolasten ari direla esan du.
norbaitek ulertu nahi izan ez arren, Aquarbeko langileak subrogatzea ezinezkoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren txosten batek baieztatzen du hala dela”Berriro ere, berdina gerta ez dadin, azalpen batzuk eman ditu presidenteak. Dioenez, “norbaitek ulertu nahi izan ez arren, Aquarbeko langileak subrogatzea ezinezkoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren txosten batek baieztatzen du hala dela”. Txosten hori ordezkari politikoen eta sindikalen esku dago dagoeneko. Alde horretatik, lanpostu publikoen sorrerak bere bidea jarraitzen duela esan du Arriolak, eta Aquarbeko langileei urrengo azterketetan parte hartzeko deia egin die. Prozesua oztopatzen ari direnei, bestalde, interes partikularrak alboratzeko eskatu die. Oposaketen lehen fasea Apirilaren amaieran hasi zituen oposaketak ur partzuergoak. Gutzira 370 lagun inguru aurkeztu ziren azterketetara, eta 85ek lortu dute proba gainditzea. Plantako arduradun izateko oposaketan, esaterako, azterketa praktikoak eta teorikoak egin dituzte dagoeneko. Orain, proba gainditu duten lau lagunen artean aukeratu beharko du bertoko erakundeak. Operadore eta mantenimendu postuetarako azterketa praktikoa, bestalde, maiatzan egingo dute. Oposaketak amaituta, ekainaren erdialderako aukeratutako beharginak lanean hastea aurreikusten du Busturialdeko Ur Partzuergoak.