Bizkaiko Foru Aldundiak bi bideoklip grabatu ditu
Erronka Garbia proiektua sustatzeko.
Erronka Garbia ekitaldi iraunkorrak antolatu ahal izateko egitasmo berri bat da, eta Gernika-Lumoko Ibilaldian egingo dute proba pilotua. Hain zuzen, Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Ikastolen Elkartea parte hartze ari dira ingurumenaren aldeko proiektuan.
Aldundiak grabatutako bideoklipen helburu nagusia ekitaldi iraunkorrak antolatzearen garrantzia ezagutaraztea da. Besteak beste, herri garraioa erabiltzearen aldeko jarrera indartzea, eta zabor gutxiago sortzea bilatzen dute egitasmoan parte hartzen duten hiru eragileek.
Jakinarazi dutenez, Urdaibain bertan grabatu dituzte bi bideoak. Aktore nagusiak, bestalde, Oihan Vega eta Eneritz Artetxe gernikarra izan dira. Datozen egunetan zabalduko dituzte bideoklipak sare sozialen bitartez.