320 kiloko finala ere lehiatu zuten muruetarrek
Ibarrako (Gipuzkoa) kiroldegian jokatuko dute 300 kiloko finala muruetarrek. Finalean Sokarriko bi talde, Ñapurrak-eko (Ezpeleta; Lapurdi) bi talde eta Ibarrako talde bat izango dituzte aurkari bertokoek. 17:00etan hasiko da norgehiagoka.
Busturialdeko sokatira taldeak ligaxkan bigarren sailkatuta lortu du finalean sartzea. Muruetarrek saio oso serioak egin zituzten ligaxkan, Abadiñori, Sokarri Ari (Arrigorriaga) eta Urruñari (Nafarroa)aurrea hartuz. Sokarri B bakarrik izan zen hobea multzo horretan.
Finalean bigarren postuan sailkatzea, baina, oso zaila izango da bertokoentzat. Izan ere, beste multzoan lehiatu diren taldeak oso sendoak dira.