Los Chichos taldeko hiru kideak
40 urteko ibilbidearen ostean, azken kontzertuak ematen ari da Los Chichos taldea, eta
Hasta aqui hemos llegado izenburupean agertokietatik agurtzeko egiten dabilen birako kontzertuetako bat Bermeon emango du. Hain zuzen, bihar izango dira rumba eta flamenco doinuak nagusi Kafe Antzokian, 23:00etatik aurrera.
Aurretiaz erosita, 15 euro balio du sarrerak, eta lehiatilan 18 euro ordaindu beharko dira. Kafe Antzokian bertan, Bermeoko Luma Liburudenda, Gernika-Lumoko Ospa Tabernien eta
kulturalive.com webgunean eros daitezke sarrerak.