Sealed Room taldeak ere joko du elkartasun jaialdian
Maierreko beharginek elkartasun jaialdi bat antolatu dute, 40. urteurreneko ekitaldiei amaiera emateko. Zapatuan (hilaren 21a) 19:30etik aurrera, hortaz, Astran bildutakoek primeran pasatzeko aukera izango dute, eta, gainera, gehien behar dutenak laguntzeko aukera izango dute.
Ajangizko enpresako langileek musika jaialdi bat antolatu dute besteak beste. Hala ere, ekintza gehiago ere antolatu ditzute. Alde batetik, Maierreko argazki lehiaketaren sari banaketa egingo dute. Bestetik,
Zorionak Maier!!! ekitaldia ere egingo dute.
Elkartasun jaialdiaren berezitasun nagusia sarrera ordaintzeko modua izango da. Izan ere, kilo bat janari eramanda ordaindu beharko dute sarrera interesatuek. Bildutako janari guztian, Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko dute. Hala eginez, egunerokotasunari aurre egiteko arazoak dituzten pertsonak lagundu nahi ditu enpresak.
Maierrekoak ez dira elikagaien bankurako janaria batu duten bakarrak. Izan ere, Maierreko laguntza kontuan hartu barik, 21.000 kilo elikagai batu ditzute Gernika-Lumoko eragile desberdinek.
40. urteurrena ospatzeko asmoz, bertoko enpresak zenbait jarduera antolatu ditu urtean zehar. Jakinarazi dutenez, ipuin laburren lehiaketa, gaztetxoen ipuin eta mararzki lehiaketa, umeei zuzendutako jaialdia, areto futbol txapelketa eta argazki lehiaketa antolatu dituzte, besteak beste. Zapatuko jaialdiagaz urtea borobildu gura dute.
Elkartasun jaialdiko Egitaraua
19:30ean: DJ Sergi
20:00etan: Miss Baker
20:45ean: Argazki lehiaketaren sari banaketa.
21:00etan: Egun Off
22:00etan; Sealed Room
23:00etan: Zantarrak
24:00etan: Zorionak Maier!!! ekitaldia
24:15etik aurrera: DJ Sergi