12:30ean jokatuko da partidua Bathco Rugby taldearen zelaian, Santanderren (Espainia). Ez da partidu erraza izango domekakoa. Izan ere, Bathco Rugby talde liderra oso sendo dago. Ligako lehenengo partidua jokatu zuten basurdeek Bathcoren kontra, eta 21-36 galdu zuten etxean. Hala ere, Bizkaia Gernika taldeakoak domekako partiduari “aurre egiteko prest” daudela esan dute.
Aurten bi bider joan beharko dira basurdeak San Roman zelaira. Izan ere,
Espainiako Errege Kopan ere Santanderreko taldearen kontra jokatzea egokitu zaie. Urtarrilaren 12an izango da partidua.
Gernika-Lumotik autobusa egongo da partidua ikustera joateko, Gernika bidaiak enpresak ipinita. Izena ematea Basurde Rugby Tabernan izango da, eta barikuan 20:00ak orduko egin beharko da. 10 euro ordaindu beharko da, eta etekin guztia errugby taldearentzako izango da.