29 aparkaleku barri egin ditu Bermeoko Udalak Hizkuntza Eskolan
Hain zuzen, Jose Done ikastetxea izandakoaren eraikinean dagoen saskibaloiko kantxan egin ditu aparkaleku berri horiek. Horiek sortzeko, Bermeoko Udaleko Zerbitzuetako langileek konponketa lanak egin behar izan dituzte kantxa horretan; zuloak zeudenez, txukundu egin behar izan dute eta, ondoren, sortu dituzte aipatu aparkalekuak. Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko erabilgarri daude aparkalekuak, eta Bermeoko Hizkuntza Eskola izango da kudeatuko duena.