‘Urdaibaiko esentziak’, Musutruken
Atzo egin zuten proiektu enograstronomikoaren bigarren dastaketa, Gernika-Lumoko Musutruk kafe antzokian. Antolatzaileek esan dutenez, “koktelgintzarekin uztartuz, zapore eta balioak atxiki zaizkio gastronomia tradizionalari”.
Gastronomia, turismo, komunikazio arloko lagunak eta ekoizle eta enpresariak batu zituen atzoko hitzorduak, eta “plater eta koktel berritzaileak dastatu zituzten, merkatuan izan ditzaketen aukerak eztabaidatuz”.
Bigarren Gran Club horretako lantaldea ondorengoek osatu dute: ostalarien izenean, Kortezubiko Lezika jatexeak eta Gernika-Lumoko Musutruk kafe antzokiak; Bermeoko Atxurra Hotel Apartamentuak; Muxikako Berroja upeltegiak; Busturiko Lurkoik, Arratzuko Maite Intxaustik eta Kortezubiko Nanikek ekoizle gisa; eta Euskal Herria Museoak.
Ondokoa izan zen menua:
- KOS-KIW: Kostaldeko kiwi-martinia. Musutruk Kafe Antzokiak prestatua, Maite Intxaustiren kiwiekin.
- OSTADARRA: Txorizotako piper esentziaz jantzitako krema desberdinetako txupitoa (indaba, kalabaza, aza eta porrua), Lezika jatetxeak prestatua Nanikeko eta Lurkoiko barazkiekin. Berroja upeltegiko txakolina.
- KROK-MAÑON: Porru eta kalabazaz betetako kroketak. Lezika jatetxeak prestatua, Lurkoiko eta Nanikeko barazkiekin. Berroja upeltegiko txakolina.
- SANTIMAMIÑE EHIZAN: Solomo brotxeta. Musutrukek prestatua, Nanikeko txahalkiarekin eta Lurkoiko barazkiekin. Berroja upeltegiko txakolia.
- MAREA BEHERA: Kiwi tarta. Musutrukek prestatua, Maite Intxaustiren Kiwiekin.
- IZARO GIN: Kalabaza Gin Tonic-a, Musutrukek prestatua, Nanike produktuaekin.