Urgatz taldeko kideak
Finala gaur jokatuko dute, Bilboko Bilborock aretoan. Lau dira finalistak: Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz talde bermeotarra. Lau finalistez gain, Vendettak ere joko du.
Musika arloko adituek osatu dute epaimahaia: Ritxi Aizpuruk (Baga-Biga diskoetxea), Last Tour Internationaleko ordezkari batek, Gatibuko Haimar Arejitak eta Andres Portero kazetariak. Banden Lehiaren irabazleak 2014ko Bilbao BBKLive jaialdian jotzeko aukera edukiko du, eta, gainera, disko bat ekoitziko diote. Lau finalistek lau taldeen kantak biltzen dituen disko bat jasoko dute, oroigarri gisa.
2011n sortu zen Urgatz. Denbora laburrean “taula gainera igotzeko bezain beste abesti batu ondoren, hiruzpalau kontzerturi esker eman zituen lehen pausoak” taldeak. 2012ko abenduan kaleratu zuen
Lur hartzean izeneko diskoa, boskoteak sortu, ekoiztu eta grabatutakoa.
Ihes da beraien lehen single eta bideokliparen izena. Denetara zortzi abesti propioz osatutako lana da.