Jose Mari Gorroño, Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean
Hainbat komunikabidek zabaldutakoaren harira, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok kezka agertu du, eta gezurtatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak debeku hori ezarri dionik. Informazio hori “guztiz gezurra” dela esan du alkateak, eta, gainera, nabarmendu du inork ez diola mugitzeko askatasuna murriztu; ez diola ez Argentinara ez beste herrialde batera joatea debekatu.