Iazko Marijesiak. Argazkilaria: Erlantz Ortiz
Gernika-Lumoko Marijesiak abenduko kantaldi saioak prestatzen hasiko dira bihar (hilaren 19a). Hain zuzen, lehen batzarra egingo dute kultur etxean, 19:30eatik aurrera. Gernikarrek, abeslari bakarlariak aukeratuko dituzte, eta kantu saioen ibilbideak prestatuko dituzte, besteak beste.
Abenduan bildutako dirua nori eman, bestalde, Marijesiak amaitu ostean erabakiko dute. Izan ere, urtero-urtero ongintza egitasmo batera bideratzen dute dirua.