Gure nekazaritza ekologikoaren gutiziak saioen barruan, gaur (hilaren 28a) aurkezpen dastaketa bat egingo dute, Astran. Lurgozok antolatuta, eztia izango dute berbagai Elias Otegi gipuzkoarrak eta Javi Larrinaga kortezubitarrak. Hain zuzen, 19:00etan hasiko da hitzaldia.
Otegi Aikur erle museoko kidea da, eta ezti ekologiko zertifikatua ekoizten du. Larrinaga, bestalde, Bizkaiko Erlezaintza Elkarteko kidea da, eta ezti ontziratua eta erreginen hazlea ekoizten ditu, besteak beste.
Otegik eta Larrinagak kalitate goreneko eztia erosteko aholkuak emago dituzte, eta bildutakoen zalantzak argituko dituzte. Hala, eztiaz gehiago jakiteko aukera ederra izango da.
Hitzaldia amaitzean, bestalde, gipuzkoako eta Kortezubiko ekoizleen produktuak dastatuko dituzte hitzaldian parte hartzen duten herritarrek.