Jose Mari Gorroño alkatea Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean
Eusko Alkartasunak salatu duenez, Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika saria Arnaldo Otegiri emateagatik inputatu dutela-eta, debekatu egin diote Gernika-Lumoko alkateari Hego Amerikako herrialde hartara joatea. Hain zuzen, Maria Servini epailea ikertzen ari den frankismoaren krimenen kontrako auzian deklaratzeko deitu dute Gorroño. Eusko Alkartasunak azaldu duenez, 36ko Gerran Gernika-Lumon egin zituzten ankerkerien berri eman behar zuen herriko alkateak Argentinako epailearen aurrean.
EAk esan duenez, Espainiar estatuak jarrera oztopatzailea dauka, eta onartezina da Gorroño mugimendu askatasuna murriztu izana.
Alderdi poltikoak nabarmendu duenez, 36ko gerrako eta Frankismo garaiko krimenak ezin dira zigor barik geratu. Hala, Espainiaren jarrera salatu du, Argentinako epaiketari ateak zarratzen ari baita.
EAK dioenez, Gorroñori Argentinara joaten ez uztea ulergaitza da. Hala, Espainiak justizia egiteko asmorik ez daukala deritzo alderdi politikoak. “Errespetu falta bat da bonbardaketa jasan zuten herritarrentzat”.