Normalean ur

riko azken domekan egin ohi izan badute ere, lehortea dela eta, azteratu egin behar izan dute. Beraz, domekan, 11:00etatik 14:30era egingo dute XVII. Perretxiko erakusketa Foruko Muinogorri elkartean. Izan ere, asteongo izan diren eurien ondorioz, perretxikoak hasi izana espero du elkarteak.
Domekan izango da erakusketa, baina perretxikoak zapaturako batuta egon beharko dira. Hala, parte hartu nahi duenak 19:00ak baino lehen aurkeztu beharko ditu jasotako perretxikoak, Galdakaoko zenbait aditu joango baitira horiek sailkatzera.
Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, 120 eta 200 perretxiko artean jaso izan ohi dituzte aurreko erakusketetan, oro har. Era guztietako perretxikoak biltzen dituzte bertan, herritarrek horien arteko ezberdintasunak ikus ditzaten eta jatekoak direnak bereiz ditzaten. Hain zuzen, kartel gorridunak (pozoitsuak); berdedunak ( jatekoak), eta zuridunak (sukaldaritzarako balio gabeak) jasotzen dituzte.
Jateko perretxikoak diren horietatik ahalik eta gehien batzen ahalegintzen dira, pintxo dastaketa egiten baitute gero. Normalean, 600 bat pintxo egiten dituztela azaldu du elkarteak, gero, jendearen artean banatzeko.