
Gernika-Lumoko Kultur Etxea
Kultur jarduerak antolatzen dituzten elkarte eta taldeek zabalik daukate diru laguntza eskabideak egiteko epea. 33.000 euroko partida dauka Kultur Etxea Fundazioa, diru laguntzetarako. Abenduaren 2ko 14:00ak arte onartuko dituzte eskaerak.
“Lehia sistemaren bidez” erabakiko dituzte laguntzak, eta kultura arloko, gazteei zuzendutako eta aisialdiko jarduerak sustatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira, batik bat, onuradunak. Kultur Etxean bertan aurkeztu beharko dira eskabideak, jarduera edo egitasmoaren azalpen txostenagaz batera. Behin onartua, diru laguntza bi epetan emango dute, eta bigarrena ordaintzeko ezinbesteko baldintza izango da onuradunak jarduera justifikatu izana. “Horretarako, jarduera edo programaren azalpen txostena aurkeztu beharko du, abenduaren 31 baino lehen”.