Bihar izango da lehenengo saioa,
19:00etan. Ordu bi iraungo du eta
Andreas Schafter izango da hizlaria.
Ideasurrek, Gernika gogoratuz-ek eta Gernikatik Mundurak osatzen duten
Bilgune Sareak antolatu du tailerra.
Doakoa dela jakin eragin dute.

Antolatzaileek adierazi dutenez, azken urteotan mendebaldeko gizarteko andrazkoen eta gizonezkoen rolak asko aldatu dira. “Aldaketa horien ondorioz bikote harremanak, familiartekoak eta andra eta gizonen artekoak berrantolatzen joan dira, pertsona bakoitza bere toki berrira egokituz”, azaldu dute antolatzaileek. Prozesu horrek “denongan” dauka eragina. “Zentzu horretan gizonezkoak ere oraintsu hasi dira beraiek duten rolaz hausnartzen”, esan dute.
Gaineratu dutenez, “langabezia orokor larria” sortu duen krisi ekonomiko eta sozialak “agerian” jarri du orain arte ikusi ez den gizonezkoen arazoa: gizona langile izatearen identitatea. “Nortasun maskulino hegemoniko horrek zaildu eta murriztu egin ditu gizonaren bizitzako beste arlo batzuk”, azaldu dute.
Arazo horiek gizonezkoa “bidegurutzean” jarri dutela esan dute tailerraren gidariek. “Bere rolari dagozkion ezaugarriak kolokan jarri ditu eta ez du gunerik izan arazo guzti horietaz berba egiteko”.
Horrela, antolatzaileek
gonbidapena luzatu diete gizonezko guztiei, “gai hauetaz hausnartzeko” aukera egongo delako. “Gaur egungo gizartean identitate maskulinoaren eraikuntzaz eztabaidatzeko eta denon artean aukera osasungarriagoak sortzeko”.