Gernikako piperraren batzordea Espainiako Jatorri izendapenen sarean sartu da, Origen España deituriko sarean. Batzordea HAZI fundazioaren barruan dago.
Origen Españak azaldu duenez, Gernikako Piperra ere Jatorri Izendapenak eta Adierazpen Geografikoko Babestuko batzordeak sustatu eta bultzatzeko sartu da sarera.

2012an Gernikako Piperrak 228.654 dozena ekoitzi zituen Eusko Label zigilupean. 2013an, Adierazpen Geografiko Babestuko batzordeak 150.000 dozenako ekoizpena eduki zuen, %34,39ko beherakadagaz. Horretan eragin zuzena eduki du krisiak, baita ere, zigilurik eduki barik kaleratzen diren produktuen salmentak.