Bihar da ‘Merkataritza berrikuntza’ ikastaroan izena emateko azken eguna
Bermoaldeko Behargintzaren eskutik, Merkataritza berrikuntza ikastaroan doan parte hartzeko aukera izango dute merkataritza sektoreko autonomo eta negozio txikiek azaroaren 18tik abenduaren 11ra bitartean. Bihar du bertan izena emateko azken eguna.
Ikastaro horren bitartez, ikasleek salmenta puntuko kudeaketari buruzko ezagutzak eta trebetasunak bereganatzea gura du Behargintzak, marketing estrategiak erabilita.
Hori kontuan hartuta, merchandising eta erakusleiho apainketa, salmenta puntuko produktuen aurkezpena, eta animazioa eta bezeroenganako arreta eta informazio teknikak landuko dituzte aipatu ikastaroan.
Ikastaroa astelehenetik eguenera gauzatuko dute, hain zuzen, 15:00etatik 17:00etara edo 16:00etatik 18:00etara; guztira, 30 ordu eginez.
Ikastaroa bukatutakoan, formazioaren jarraipen bat egingo dute establezimendu bakoitzean, aholkularitza pertsonalizatu bat eginez.
Ikastaroan parte hartu nahi duenak bihar du izena emateko azken eguna, eta horretarako, Behargintzara deitu ( 94 617 9190 ) edo idatzi beharko du (prospekzioa@bermeo.org).