Kultura desberdinen arteko elkarbizitza sustatze aldera, migrazioari eta dibertsitate kulturalari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Gernika-Lumoko Astran. Hain zuzen, astelehenean hasiko dira jardunaldiak eta hiru saio izango dira guztira: astelehenekoa, hilaren 13koa eta hilaen 15ekoa.
Asteleheneko lehen saioan Bilboko San Frantzizko koordinakundeak martxan jarritako esperientzia desberdinak jorratuko dituzte. Alde batetik, Joan Arretxek
612 euro liburuaren aurkezpena egingo du. Bestetik, Arturo Izarzelaia idazleak
El barrio de las cortes ikerketa lanaren berri emango du. Amaitzeko, San Frantzizkon bizi den etorkin batek haren bizi esperientziak kontatuko ditu.
Hilaren 13an,
Bizi naizen lekutik dokumentalaren bideoforuma egingo dute jardunaldietan parte hartzen dutenek. Dokumental horrek Gernika-Lumon bizi diren pertsonen bizipenen berri emango du. Bideoaren aurkezpena Oier Plazak egingo du, eta mahaingurua Andreas Schaefter Gernika Gogoratuz elkarteko kideak egingo du.
Jardunaldiekin amaitzeko,
Gernika-Lumon zurrumurruak gerdiarazi tailerra egingo dute bildutakoek. Tailer horren helburua etorkinen kontrako zurumurruei aurre egiten ikastea izango da. Alde batetik, etorkinen kontrako zurrumurruei aurre egiteko garatu diren zenbait esperientzia aurkeztuko dituzte. Bestetik, Gernika-Lumon zurrumurrurik ez sarea martxan jartzeko proposamena aztertuko dute parte hartzen dutenek.
Jardunaldietako hiru saioak 19:00etan hasiko dira, eta parte hartzeko ez da izena eman behar.