Irrien Lagunak-en aldizkariko lau harpidetza zozkatuko ditu Busturiko Udal Liburutegiak
Busturiko Udal Liburutegiak Irrien Lagunak Klubeko Irria aldizkariaren lau harpidetza zozkatuko dituela jakinarazi du. Harpidetza horietako bat jaso ahal izateko, baina, Busturiko Liburutegira jo beharko du herritarrak, eta, bertan, liburu bat hartu beharko du.Hartara, zozketan parte hartzeko txartel bat jasoko du.
Zozketako irabazleek urtebetez, hilero aldizkaria etxean jasoko dutela azaldu dute liburutegitik, eta, horregaz batera, Irrien Lagunak klubeko txartela ere eskuratuko dutela. Ganera, zozketa egunean, Irrien Lagunetako pertsonaia batek banatuko ditu harpidetzak liburutegian.