Nabarnizen eta Muruetan jokatuko da asteburuan
2013ko goma gaineko Euskadiko 4×4 soka-tira txapelketa.
Zapatuko saioa
17:00etatik aurrera jokatuko da Nabarnizko pilotalekuan.
Lehenengo taldean, Sokarri C, Murueta A, Ñapurrak A, Ibarra C eta Nabarniz C ariko dira. Bigarrenean, ostera, Sokarri A-k, Ñapurrak C-k, ibarra A-k, Agurainek eta Zuraidek parte hartuko dute.
Txapelketako bigarren txanpa
domekan jokatuko da,
Muruetako frontoian. 11:30ean hasiko da saio hori. 320 kilotakoak izango parte hartuko duten taldeak: C eta D taldeak.
C taldean Ñapurrak B, Iparralde A, Nabarniz A, Abadiño, Apurtuarte, baigorri eta 6 Conceyos taldeak ariko dira soka-tira lehian. D taldean, sotera, Sokarri B, Murueta B, urruña B, iuparralde B, Ibarra B eta lagun onak taldeak arituko dira.
Domekako saioa hasi aurretik, 8:30etik 10:00etara pisaketak egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek.