Gernika-Lumoko tabernariajk zapatuan hasiko dira berriro Pintxopoteagaz, eta nobedabeak dakartzatela iragarri dute. Izan ere, 20:00etatik 22:00etara artean edariagaz batera pintxo bat banatzeaz gain, 23:00etatik gauerdira bitartean Europotea egingo dute. Horrela, ordu tarte horretan euro baten truke eskuratu ahalko dira edariak.
Aterpe, JB, Zaplast, Zeppelin, Arima, Ospa, Lagun-Etxea, Arrano eta Irrintzi tabernek egingo dute oraingoan bat Pintxopotegaz, eta, herriko giroa sustatze aldera, herritarren ekarpenak entzuteko prest daudela esan dute. “Zuek aldaketarik edo hobekuntzarik edukiz gero, zuen proposamenak entzuteko prest gaude!!”.
Hainbat lagun Juan Calzada kaleko tabernetan. Argazkia: Erlantz Ortiz