Astelehenean batuko da Bermeoko Euskara Aholku Batzordea Gizarte eta Kultura Etxean
Azaroaren 11n, astelehean, batuko da Bermeoko Euskara Aholku Batzordea Gizarte eta Kultura Etxean. Bertan, Euskararen Plan Estrategikoan egindako lanaren laburpena eta gaur egun egiten ari diren lanaren berri emango dute, besteak beste.
Horrez gain, lan horren balorazioa egingo dutela eta aurrera begirako lehentasunak finkatuko dituztela azaldu du Bermeoko Udalak.
Gainera, Udal Euskararen Plana ere izango dute berbagai; hala, herritarrei dagozkien gaiak landuko dituzte, batez ere. Plan horri dagokionez ere, balorazioa egingo dute, eta etorkizunerako erronkak proposatuko dituzte.