Moto gidari bat hil da Muxikan
Istripua izan du Autzaganen, BI-635 errepidean, 10:50ean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Gernikarako noranzkoan zihoan gaztea, Yamaha markako moto batean, eta errepidetik atera da. Anbulantzia bat bertaratu, eta lekuan bertan artatu dute gaztea, baina ezin izan dute bizkortu. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari da Ertzaintza.
Istripu hori ez da goizeko bakarra izan Busturialdean, Muxikan bertan auto bik elkar jo baitute 09:45 aldera.
Bestalde, Astigarragan (Gipuzkoa) ere moto gidari bat hil da gaur bertan, kamioi baten kontra jo ostean.